Gure zerbitzuak

Sortu zenetik gaur egun arte, AVIFES gaixotasun mentala duten pertsonentzako arreta zerbitzua hobetuz joan da, geroz eta zerbitzu eta programa zabalagoak eta anitzagoak eskainiz. AVIFESek bilakaera bat izan du, behar berriei eta jasotako eskaerei erantzun ahal izateko. Hori guztia, kalitate-parametroan oinarrituta, izan ere, AVIFESen zerbitzu eta programa guztiek ISO 9001-2008 ziurtagiria dute, Osasun Mentaleko Kalitatearen Ereduaren esparruan.

Informazioa, Orientazioa eta Harrera

Zerbitzu honen bidez, herritar guztiei osasun mentalaren arloan laguntza, informazioa eta orientazioa eskaintzen diegu, bai gaixotasun mentalaren diagnostikoa duen pertsona bazara, bai senidea, profesionala, laguna, edo besterik gabe adimen osasunari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu.

Emakumeei Laguntza

Avifesen, zure beharrei erantzuna eman, lagundu eta bizitza-proiektu bat eraiki nahi dugu, aukeraz betea, elkar entzunez eta ulertuz, eta bertan, emakume gisa garatu ahal izango zara.

Eguneko zentroa

Zure beharrak kontuan hartuta betiere, garatzen, autonomia handiagoa izaten eta, azken batean, bizi-kalitate hobea izaten lagunduko dizugu.

Gainera, zure egoera bera partekatzen duten pertsonak ezagutuko dituzu eta lagun berriak egiteko aukera izango duzu.

Laguntzadun etxebizitza

Pertsona batzuetan honako hau bere etxea da, beste batzuentzat zubi bat gerora haien bikotekideekin edo bakarrik haien etxe propioetara joateko; berdin da zein den zure egoera, proposa ezazu eta lagundu egingo dizugu, garrantzitsuena zuri hoberen sentiaraztea da.

Etxebest, bizimodu independenteari babesa

Etxebesten zure Bizi Kalitatea hobetzen lagunduko dizugu. Horrek gure taldeak etxeko lanak eta horrelako gauzak egiten dituela esan nahi al du? Ez, askoz hobeto, horrek autonomoagoa izaten lagunduko dizugula esan nahi du eta gauza horiek zure kabuz egiten seguru senti zaitezen.

Elkarri laguntzeko taldea

Elkarri laguntzeko taldean zu bezain harrigarriak diren pertsonak ezagutuko dituzu. Horiek ere gauza asko dituzte ezagutzeko, parte hartzeko, mobilizatzeko eta esateko!

Aisialdia

Zaletasunak partekatu, lagunekin leku berriak ezagutu, esperientzia berriak bizi, gehien gustuko duzuna aukeratu, jende berria ezagutu eta lagun berriak egin nahi badituzu, gure Aisialdi Zerbitzua ezagutu behar duzu!

Gorantza Kirol Elkartea

Kirola gustuko baduzu, hau da zure gunea, Gorantzan hainbat kirol-jarduera egiten baititugu, zure helburuak lortzeko laguntza ematen dizugu eta, gainera, abentura berrietan alboan izango dituzun lagun berri asko ezagutuko dituzu.

Gazteei laguntza

Osasun mentaleko arazoren bat ager daiteke, eta normala da gainezka sentitzea, beldurra izatea, batzuetan galduta sentitzea, edo zalantzak izatea. Zure edo senideren edo ezagunen baten kasua bada, Avifesetik lagundu egin nahi dizugu. Egin bat gazteei laguntzeko programan!

Babeserako Ondoan Fundazioa

ONDOAN Tutoretza Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, interes orokorrekoa, eta gaixotasun mentala duten pertsonen babes juridiko eta haien gaitasunen babesera zein haien senidei laguntzeko bideratua.

Basoko bainuak

Gure ohiko testuingurutik kanpo dagoen ingurune batean, “Baso Bainuak” programaren helburua da, berdeguneekin eta basoekin konektatuz, pertsonen osasun fisiko eta mentalari eragiten dioten arrisku-faktoreak murriztea.