Aisialdia,
ondo pasatzeko denbora

Zaletasunak partekatu, lagunekin leku berriak ezagutu, esperientzia berriak bizi, gehien gustuko duzuna aukeratu, jende berria ezagutu eta lagun berriak egin nahi badituzu, gure Aisialdi Zerbitzua ezagutu behar duzu!

Izan ere AVIFESen helburua zure aisialdiaz ahalik eta gehien gozatzea da. Hori dela eta, komentatzen zoaztena abiapuntu hartuta, urtean zehar ekintza desberdin ugari antolatzen ditugu. Ez gara 5, ez gara 10, gaixotasun mentala duten 250 pertsona baino gehiago gara, zinemara joaten gara, museoak bisitatzen ditugu, On Kixoteren ibilbidean zehar bidaiatzen dugu, Levanteko eta Andaluziako hondartzetan beltzatzen gara… eta gastronomia onataz gozatzeko txangoak egiten ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren laguntza dugu.

Goza ezazu zure aisialdiaz!

Zer esanahi du aisialdiak gaixotasun mentala duten pertsonen bizitzan? Zer jarduera egiten dituzte gehien? Haien lehentasunei erantzuten ari gara?

Azterlan honek galdera horiei eta beste askori erantzungo die, gaixotasun mentala duten pertsonen aisialdiko eskaera, oztopo eta lehentasunetan sakonduz eta etorkizuna asmatuz.

Azterketa honetatik ateratako emaitzak eta ondorioak zehatzago ezagutu nahi dituzu?
Kontsultatu gure ikerketa!

** Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren laguntzarekin

Ocio y Salud Mental

“AISIA ETA OSASUN MENTALA: ETORKIZUNA PROIEKTATUZ” AZTERLANA

Ekintzak

icono_club-ocio

Aisialdirako Kluba

Topagune bat aurkituko duzu eta bertan aukerazko hainbat ekintzataz gozatu ahalko duzu (zinema, antzerkia, bolera, erakusketak, etab.).

icono-escapadas

Txangoak

Hileroko igalde batean, txangoan joango gara, egun erdiko edo egun osoko ihesaldia izateko aukera eskaintzen dizugu, gure inguruko turismo- eta kulturaz-erakarrita senti zaitezen.

icono-findes

Asteburuko Irteerak

Asteburuetan bidaiatzera eta leku berriak ezagutuz gozatzera animatzen bazara, gure asteburuko irteerak izugarri gustatuko zaizkizu. Eguneroko errutinatik deskonektatu ahal izango duzu, eta lagun banaezin bihurtuko diren beste pertsona batzuk ere ezagutu ahal izango dituzu.

icono-vacaciones

Oporren programa

Eguraldi ona iristearekin batera, abian jartzen gara oporrekin! Maiatza eta urria bitartean, egun gehiago eta urrutiago bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu. Esperientzia zirraragarriak biziko dituzu, eta historia eta naturgune harrigarriak dituzten herri eta hiriak ezagutuko dituzu. Maleta prestatuko al duzu?

Laburki

  • Behar duzunean, zure aisialdia planifikatzen eta garatzen lagunduko dizugu.
  • Leku, jarduera eta zaletasun berriak aurkitzen eta lagun berriak ezagutzen lagunduko dugu.
  • Zure gustuekin bat datozen aisialdiko jarduerak (kulturalak, artistikoak, aisialdikoak, turistikoak…) hautatzeko aukera ematen dugu.
  • Dirua parte hartzeko oztopo bat izan ez dadin, diru kantitate oso murriztu bat eskatzen dugu, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren laguntzari esker.

Zer egin behar duzu apuntatzeko?

Ez izan zalantzarik, deitu iezaguzu 944456256 telefono zenbakira edo bidal iezaguzu email bat [email protected]era, edo bete ondorengo formularioa eta guztiaren berri emango dizugu xehetasun osoz. Bete beharreko baldintzetako batuk aurreratzen dizkizugu:

  • Adinez nagusia izatea.
  • Gaixotasun mentalaren diagnostikoa izatea, ez du axola zein den, hemen gaude laguntzeko. Zure Osasun Mentaleko Zentroaren txostena eskatuko dizugu.
  • Gure AVIFES erakundeko bazkide izatea

AVIFESen bazkidea izatea (urtean 55€ soilik dira, eta beste hainbat ekintzetan parte hartu ahalko duzu) eta aisialdiko urteko kuota ordaintzea (40€). Dirua ez dadila oztopo bat izan, zailtasun ekonomikoak izanez gero, beka bat eskuratzeko aukera izango duzu.

Informazio gehiagoren berri izan nahi duzu? Zure aisiaz gozatu nahi duzu eta lagun berriak egin nahi dituzu?

    (*)-ekin markatutako datuak derrigorrezkoak dira

    Pribatasun-politika irakurri eta onartzen dut.
    Arduraduna: AVIFES
    Helburuak: Harreman komertziala eta gure zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaltzea.
    Legitimazioa: interesdunaren berariazko adostasuna.

    Hartzailea: Zure datuak Cloudware-n gordeko dira
    Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea du baita eta beste eskubide batzuk ere.
    Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza gure web orrian kontsulta dezakezu www.avifes.org

    Elkarrekin hazten

    Aisia, hala nola hezkuntza, lana…, oinarrizko giza eskubidea da, hezkuntza, lana… bezalaxe eta ez da inor honetaz pribatua izan behar.

    Aisia da edozein pertsonaren bizi kalitatearen funtsezko osagaietako bat, eta eragin handia du gogobetetasunaren, ongizatearen eta garapen pertsonalaren pertzepzio subjektiboan.

    Aisiak gai izan behar du pertsonak eta komunitateak ahalduntzeko askatasunez aukeratutako, bizipen positibo eta egokien bidez.