Etxebest:
bizimodu independenteari babesa

Etxebest: Gaixotasun mentalen bat al duzu eta bakarrik bizi al zara, bikotekidearekin, edo ezgaitasuna duten beste pertsona batzuekin? Zure etxean bizitzen jarraitzea gustatuko litzaizuke baina batzutan lagun zaitzakeen pertsona baten beharra duzu gauza konkretu batzuetarako? Medikuaren zitek jeroglifikoak dirudite? Egin beharreko paperekin edo etxeko lanekin buruhausteak ditugu?

Baietz erantzun baduzu, orduan Etxebest zuretzako programa egokia da! Zure etxera edo zure ingurunera hurbiltzen gara laguntzeko, zure bizitza apur bat errazagoa izan dadin.

Etxebesten zure Bizi Kalitatea hobetzen lagunduko dizugu. Horrek gure taldeak etxeko lanak eta horrelako gauzak egiten dituela esan nahi al du? Ez, askoz hobeto, horrek autonomoagoa izaten lagunduko dizugula esan nahi du eta gauza horiek zure kabuz egiten seguru senti zaitezen.

Etxebest-ek Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren finantzazioa du.

Etxebest:
bizimodu independenteari babesa

Etxebest: Gaixotasun mentalen bat al duzu eta bakarrik bizi al zara, bikotekidearekin, edo ezgaitasuna duten beste pertsona batzuekin? Zure etxean bizitzen jarraitzea gustatuko litzaizuke baina batzutan lagun zaitzakeen pertsona baten beharra duzu gauza konkretu batzuetarako? Medikuaren zitek jeroglifikoak dirudite? Egin beharreko paperekin edo etxeko lanekin buruhausteak ditugu?

Baietz erantzun baduzu, orduan Etxebest zuretzako programa egokia da! Zure etxera edo zure ingurunera hurbiltzen gara laguntzeko, zure bizitza apur bat errazagoa izan dadin.

Etxebesten zure Bizi Kalitatea hobetzen lagunduko dizugu. Horrek gure taldeak etxeko lanak eta horrelako gauzak egiten dituela esan nahi al du? Ez, askoz hobeto, horrek autonomoagoa izaten lagunduko dizugula esan nahi du eta gauza horiek zure kabuz egiten seguru senti zaitezen.

Etxebest-ek Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren finantzazioa du.

Eguneroko errazagoa izateko laguntza

Zer eta nola egiten dugu?

icono-tu-casa

Asteko menuekin arazoak dituzu? Sukaldean arazoak izaten dituzu? Zure dirua kudeatzeko arazoak dituzu? Ez zaitez arduratu gauza hauekin ondo moldatzen ez bazara, zurera hurbiltzen gara eta errazago izan dezazun lan egiten dugu.

icono-telefono-hablar

Gainera telefonoz lagunduko dizugu: batzutan dena ondo joan jakiteko deituko dizugu, eta beste batzutan zuk deitu ahal gaituzu hurrengo zita baino lehen zerbait behar izanez gero. Zugandik gertu gaude, baina zure espazioa errespetatuz eta dakizun eta egin dezakezun guztia errespetatuz, asko dela!

icono-acompanamiento

Baliabideren batekin (lana, prestakuntza…), eguneko jardueraren batekin, administrazio paperekin… lagunduko zaitugu, hala behar izanez gero.

icono-espacio-conversar

Banakako gune bat izango duzu zuri entzuteko eta zurekin egoteko, eta edozein zalantza edo kezkatzen zaituzten edo egin nahiko zenituzkeen gauzei buruz hitz egiteko, zure etorkizuneko proiektuei buruz, zure banakako xedeeiburuz; gure talde profesionala zuri laguntzeko dago.

Bizitza
Bizitza Independenterako Zerbitzua

Zure bizitza independentearen proiektuan urrats bat ematea pentsatzen ari zara eta ez dakizu nondik hasi ere? Autonomia irabazi ahal izateko trebetasunak eskuratzea gustatuko litzaizuke? Aholkularitza behar duzu emantzipazioko eta bizimodu independenteko proiektu baten hasierari buruzko erabakiak hartzeko?

Bizitza Carmen Gandarias Fundazioaren laguntzarekin abian jarritako ekimen aitzindaria da, eta bizitza independenterako laguntza-sistema bat eraikitzearen eta gaixotasun mentala duen pertsona bakoitzarentzat bide horretan behar duen proiektu indibiduala diseinatzearen aldeko apustu argia eta irmoa egiten du.

Gaixotasun mentala duzuen pertsonek aurre egin behar diezuen hainbat oztopo eraistea ahalbidetzen dugu. Oztopo horiek bizimodu independentea egitea edo zuen bizikidetza-ereduan autonomia handiagoko ibilbideak egitea eragozten dizuete (segurtasunik eza, sintomatologia, baliabide ekonomikorik eza, planifikatzeko zailtasunak…).

Nola egingo dugu?

Hainbat jardueraren bidez, zure bizi-proiektua modu eraginkorrean garatu ahal izateko behar duzun gizarte-laguntza eskaintzen dizugu.

  • Zure autonomia eta autodeterminazioa sustatzen dituzten prestakuntza-ekintzak garatzen ditugu.
  • Informazioa ematen dizugu emantzipazio-proiektuen hasierari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.
  • Eskubideetan, gai juridikoetan eta legaletan aholkatzen zaitugu.
  • Zure egoera ekonomiko eta sozialagatik eskura ditzakezun laguntza eta baliabideen kudeaketan lagunduko dizugu.
  • Zure familiari aholkua ematen diogu haren inplikazio aktiboa sustatzeko.

Nire esperientzia lehen pertsonan Etxebestekin

Etorkizunean pentsatzen dugu, noski egiten dugula, baina krisi bat izaten dugunean gaixotasunak zein medikamenduek indar mentala kentzen dizute eta segurtasun ezaz, mesfidantzaz eta autoestima baxuz beteriko kate batean sartzen zara.

Esaten zizutenak ez duela ezertarako balioko pentsatzen duzu, inongo laguntza gabe errekuperatuko zinela, dena bere kabuz konponduko zela pentsatzen zenuen, eta ez da horrela. Une horretan, gauzak egitera behartu behar gaituzte; izan ere, gaixotasunak sakonera eraman ahal gaitu.

Krisi bat duzunean, mundua eta bizitza hautsi egiten dira, eta, gehienetan, ingurukoak galtzen dituzu.

Nire kasuan gelditu zitzaidan gauza bakarra familia da, baina hala ere nire senideekin hitz egitea kostatzen zitzaidan, zergatik? Hainbat faktorek eragina izaten dutela uste dut. Alde batetik gaixotasunak hain nekatuta uzten zaitu, gogo gabe, gogo txarrarekin… ez duzula inortaz ezer jakin nahi. Bestalde, pentsamendu negatiboak dituzu, zure gauzetan bakarrik pentsatzen duzu eta ez dira batere onak, eta autoestimu baxuak eta segurtasun ezak eraginda mundu bat sortzen duzu.

Gaixotasuna duen familia bati nola lagundu ahal zaion galdetzen badidazu, pertsonak egiten den guztia bere hobebearrez eta ez bere kontran egiten dela ulertu behar duela esango nuke. Pertsona horren burua distraitu egin behar da, denbora zereginekin eta jarduerekin bete behar da (niri asko lagundu zidan musikak eta irakurketak), errutina bat sortu behar da (alde horretatik, asko lagundu zidaten gizarte-zerbitzuek eta elkarteek), eta borroka egitera animatu behar da, berak bakarrik edo laguntzarekin, gogorik izan ez edo gaizki egon arren, gaixotasuna ez da bere kabuz gaindituko eta. Eta batez ere, pazientzia izan behar da, ez da ezer lortzen gauetik goizera, nik 10 urte behar izan ditut apatia eta segurtasunik eza gainditzeko, eta gaur egun ere pazientzia izan behar dut.

Kontaktua

Zer egin behar duzu zurera hurbil gaitezen?

Ez izan zalantzarik, deitu gaitzazu 944456256 telefono zenbakira edo bidali iezaguzu korreo electroniko bat [email protected]-era, edo ondorengo formularioaren bidez, eta zehazki azalduko dizugu.