Batzuetan, eguneroko jarduerarik ez izateak ez gaitu ondo sentiarazten, eguneko orduak betierekoak egiten zaizkigu, baina aldi berean sentitzen dugu ez dugula benetan betetzen gaituen ezer egiten.
Zure kasua al da? Gure Eguneko Zentroko Zerbitzuak honetan eta askoz gehiagotan lagun zaitzake!
Zure beharrak kontuan hartuta betiere, garatzen, autonomia handiagoa izaten eta, azken batean, bizi-kalitate hobea izaten lagunduko dizugu.
Gainera, zure egoera bera partekatzen duten pertsonak ezagutuko dituzu eta lagun berriak egiteko aukera izango duzu.
Gehiago jakin nahi duzu?
Bilboko zentroan bizi ez zarela pentsatzen bazabiltza, hori arazo bat izango ez dela aurreratzen dizugu!
Bilbon Zentroak baditugu ere, Portugaleten, Santurtzin, Zallan, Gernikan edo Durangon. ere aurki gaitzakezu. Guztira 270 plaza ditugu, eta seguru gure zazpi zentroetako batean zure lekua aurkituko duzula.
Bilbo; Portugalete; Santurtzi; Zalla; Gernika eta Durango
Eguneko Zentroa Astelehenetik Ostiralera zabalik dago eta zure beharretara egokitzen gara.
Egun osoa edo egun erdia etor zaitezke, antolatu eta gozatzen duzun beste gauza batzuk egiten jarrai dezazun.
Jangela zerbitzua ere badugu.
Harreta zerbitzua
Arreta modalitateak
Lanaldi erdia jantokirik gabe
Lanaldi erdia jantokiarekin
Prezioak ez zaitzala arduratu
Erantzukizun Publikoko Zerbitzua gara, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak hitzartua.
Horregatik, gure Eguneko zentroan zuzenean ordainduko diozu Aldundiari, hilean irabazten duzun diruaren arabera. Eguneko gehienezko prezio publikoa, 2020an, ezgaitasuna duten pertsonentzako eguneko arreta-zentroetan egoteagatik ordaindu beharrekoa, 10,97 eurokoa izango da lanaldi osoko plazetarako; 7,53 eurokoa lanaldi erdiko plaza jantokidunetarako eta 3,65 eurokoa lanaldi erdian jantokirik gabe.
Ekintzak
Gure eguneko zentroetan hainbeste jarduera egiten ditugu, non ez genukeen jakingo nondik hasi kontatzen. Laburpen txiki bat egingo dugu, ideia bat izan dezazun:
Entzunda senti zaitezen nahi dugu, eta beti Zentroaren funtzionamenduko beste bat senti zaitezen. Horregatik, Jarraipenerako eta Iritzirako gune bat eskaintzen dizugu, behar duzun guztia partekatzeko eta adierazteko.
Seguru aski zure gaixotasunari buruz gehiago jakiteak, lagunak nola egin edo zure autoestimua nola hobetu… dezakezun jakin nahi duzu. Horretaz guztiaz hitz egingo dugun gune psikohezitzailea dugu.
Janaria prestatzen hasten zara, baina ez dakizu zartagina nolakoa den ere? Edozein izapide egitea buruhaustea da? Autonomia handiagoa izateko behar duzun guztia ikasten edo praktikatzen lagunduko dizugu.
Kontutan dugu sasoi onean mantentzeak duen garrantzia; horregatik, gure osasunaren zaintzari buruz gehiago jakiteko jarduerak egiten ditugu, eta hainbat kirol egiten ditugu, gehien gustatzen zaizuna aukera dezazun.
Zure alde sortzaileena aterako dugu, jarduera artistikoekin eta inguruko museoetara edo erakusketa-aretoetara egindako bisitekin. Ez duzu artean aditua izan behar, harekin gozatzea besterik ez da behar.
Gure burua aktibo mantentzeko jarduerak egiten ditugu, eta kultura eta gaurkotasuneko gaiak lantzen ditugu, munduan gertatzen dena jakiteak parte-hartzailego sentiarazten gaituelako!
Txangoak egitea, jolasak partekatzea, film bat ikustea edo, besterik gabe, solasaldi batez gozatzea… Gainerako kideekin harremanak izateaz gain, beti dago gozatzeko denbora.
Jarduera horiek guztiak taldean egiten ditugu, baina pertsona bakoitza eta bere egoera indibidualki kontuan izanda. Gure eguneko zentroan, zure etorkizuneko helburu eta proiektuekin zerikusia duen orotan lagunduko dizugu.
Jar zaitez harremanetan AVIFESekin
Gehiago jakin nahi baduzu edo hori guztia zuzenean ikusi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan nahi duzun zentroa bisitatu ahal izateko.
Zer egin behar duzu plaza bat eskatzeko?
Gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo telefonoan 944456256 edo korreo elektroniko bat bidal dezakezu [email protected]-era, edo ondorengo formularioaren bidez. Behar duzun guztiaren berri emango dizugu.
Orientazio gisa, hauek dira sartzeko baldintzetako batzuk:
- Gaixotasun mentaleko diagnostiko bat izatea eta Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentroaren segimendu bat izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- 18 eta 60 urte bitartean izatea.
- Beste dokumenturen bat ere beharko duzu, baina dena errazagoa izan dadin lagunduko dizugu.