Emakumea bazara eta esperientziak, kezkak, interesak eta zaletasunak partekatzeko beste kide batzuk ezagutu nahi badituzu, leku egokian zaude. Avifesen, zure beharrei erantzuna eman, lagundu eta bizitza-proiektu bat eraiki nahi dugu, aukeraz betea, elkar entzunez eta ulertuz, eta bertan, emakume gisa garatu ahal izango zara.
Hainbat emakume desberdin, zuen bizitzaren agintea hartzen, bizitza-proiektu bat sortzen, zuen erabaki propioak ak hartzen eta, beharrezkoa denean, laguntza eskatzen. Gainera, beste kide batzuk ezagutuko dituzu, eta esperientziak, kezkak, interesak eta zaletasunak partekatuko dituzu haiekin.
BBK Fundazioaren, Emakunderen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza dugu.
Berdintasunaren aldeko beste urrats bat
Gaixotasun mentala duten emakumeen ahotsa izaten.
#SupportingWomen
Gaixotasun mentala duten emakumeen bizi-kalitateari buruzko ikerketa
Azterketa honetatik ateratako ondorioak xehetasunez ezagutu nahi al dituzu?
Kontsulta ezazu gure ikerketa!
Buru-osasuneko arazoak dituzten emakumeen bizi-kalitateak beste pertsona batzuenak baino emaitza apalagoak ditu, eta bereziki esanguratsuak dira zenbait arlotan (ongizate emozionalean, ongizate fisikoan eta ongizate materialean). Gaixotasun mentalaren sintomatologiaren ondorioz, gaixotasunak, gizarte-estigmak eta elkarbizitza-nukleoan izandako bizipenen ondorioz (gehiegizko babesa, ukazioa eta zainketaren eta etxeko lanen erantzukizuna ezaugarri dituztenak).
BBKren laguntzarekin egindako ikerketa
Ekintzak
Gaixotasun mentala duten emakumeei laguntzeko taldea
Osasun mentaleko arazo bat hemen aurkituko duzu zure egoera berean dauden beste emakume batzuekin adiskidetasun-harremanak sortzen lagunduko dizun taldea. Trebetasun sozialen garapena eta parte-hartze soziala landuko ditugu, banakako eta taldeko ekintzen bidez eta komunitateko jardueretan parte hartuz.
Sentitzen duzunaz eta kezkatzen zaituenaz hitz egin ahalko duzu konfiantzazko giro batean eta laguntza profesionala ere izango duzu.
Gaur egun, hainbat talde ditugu Bizkaiko lurralde osoan, eta astero elkartzen dira.
Banakako Laguntza Psikologikoa
Krisi edo ondoez emozionaleko egoera bat pasatzen ari zara? Egoera pertsonal zailen bati heldu behar diozu? Hala bada, bakarka ere lagun ahal dizugu.
Avifesetik laguntza profesionala eskaintzen dizugu zure emozioak kudeatzeko, zure ondoezaren arrazoiei aurre egiteko, zure bidea oztopatzen duten oztopoak gainditzeko, etab. Zure beharretara eta egoerara egokitzen gara.
LAS KAROLAS Taldea
Astero, taldean ibiltzeko, harremanak izateko eta gorputza eta burua aktibatzeko hitzordua dugu. Jarduera fisikoa sustatu nahi dugu, 2 orduko ibilbidea eginez, eta gurea izango den eta lagun berriak ezagutzen lagunduko digun espazio bat sortu nahi dugu. Anima zaitez gurekin ibiltzera!
Erritmo guztietara egokitzen gara, eta, beraz, emakume guztiek dute lekua taldean. Garrantzitsuena gozatzea da.
Eta gainera…
Sarean lan egiten dugu
Lan koordinatua egiten dugu emakume-sare eta -zerbitzuekin, bai udalekin, bai Osasun Mentaleko Zentroekin, baita emakumeekin eta emakumeentzat lan egiten duten beste elkarte batzuekin ere, gaixotasun mentala duten emakumeen berariazko beharrei erantzuteko eta genero-desberdintasunak ezabatzen eta baliabideak eskuratzen laguntzeko.
Gai hauei buruzko hitzaldiak, tailerrak eta formakuntzak eskaintzen ditugu:
Emozioen kudeaketa
Osasun mentala
Heziketa
Zure elkarte edo entitateak interesa baldin badu, ez izan zalantzarik eta deitu iezaguzu. Berdintasunezko gizarte hobea eraiki dezakegu elkarrekin.
Gizartean aktiboki parte hartzen dugu
Gaixotasun mentala duten emakumeen errealitatea ezagutarazteko, martxoaren 8an edo azaroaren 25ean egingo diren ekitaldi eta jardueretan parte hartzen dugu, eta deitzen diguten eta emakumeen ahotsa entzun nahi duten lekura joaten gara. Berdintasunari, emakumeari, desgaitasunari… buruzko jardunaldiak, topaketak edo foroakgaixotasun mentala duten emakumeei ahotsa emanez, berdintasunerako beste urrats bat ematen dugu.
Kontutan izateko
La igualdad es un tema que afecta a todos y a todas; un asunto transversal que tiene que llevarse a la práctica en cualquier acción que se lleve a cabo, siendo el doble enfoque de género y discapacidad el que debe regir las actuaciones. Desde este marco impulsamos y desarrollamos acciones y buenas prácticas específicas para apoyar el avance en el empoderamiento de las mujeres con enfermedad mental, el ejercicio de sus derechos de ciudadanía y su participación social, aportándoles visibilidad y relevancia. impulsando y promoviendo acciones de sensibilización y/o prevención de comportamiento violentos contra las mujeres
Gure konpromisoa
Gaixotasun mentala duten Bizkaiko pertsona guztiekiko eta aukera-berdintasunarekiko dugun konpromisoak eraman gintuen duela urte batzuk gaixotasun mentala duten emakumeengan arreta jartzera. AVIFESen gure “Emakume Arloa” garatuz, 2015erako I. Berdintasun Plana eginez eta 2019-2022 II. Berdintasun Plana garatuz.
Esparru horretan egin dugun ibilbideari esker, arreta berezia jarri izan ahal dugu bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeengan, esku-hartzean eta ikusgaitasun, eta erreferentzia bihurtu gara autonomia eta estatu mailan, eta horregatik hainbat aintzatespen jaso ditugu.
Ba al zenekien…?
Gaixotasun mental larria duten 4 emakumetik 3k indarkeria jasan dute inoiz familia edota bikotearengandik.
Emakumeen aurkako indarkeria kasu guztietan bezala, bikotearen indarkeria mota ohikoena psikologikoa da.
Osasun mentaleko arazoak dituen emakume batek bikotean indarkeria jasateko duen arriskua 2 eta 4 aldiz handitzen da, oro har, emakumeekin alderatuta.
Bikotean indarkeria jasaten ari diren osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen %40k ez du hala identifikatzen. Emakume horiek ahulagoak dira genero-indarkeria jasateko, eta, indarkeria gertatzen denean, zailtasun handiagoak dituzte egoera horiek identifikatzeko, bai eta haien sinesgarritasunerako ere, eta babes-sistemaren erantzun okerragoak jasotzen dituzte.
Zer egin behar duzu apuntatzeko?
Ez izan zalantzarik, deitu iezaguzu 944456256 telefono zenbakira edo bidal iezaguzu e-mail bat [email protected] helbidera, edo harremanetarako formulario hau bete dezakezu, eta dituzun zalantzak argituko dizkizugu.