Atsegin handiz hitz egingo dizugu

Artearen bidezko elkarrizketak buru-eritasuna duten emakumeekin

Gaixotasun mentala duten emakumeak ikusgai jartzea. Kolektibo horrek bereizkeria anizkoitzari egin behar dio aurre, hainbat emakumeren arteko topaketaren bidez artearekin eta artearen bidez, martxoaren 8ko emakumeen nazioarteko egunean, aniztasuna errespetatuz tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzeko.

Atsegin handiz hitz egingo dizugu

Helburu horrekin, 2016tik aurrera AVIFESek Bilbon kokatuta dauden hainbat arte-aretorekin elkarlanean “Encantadas de HablarArte, Artearen bidez, gaixotasun mentala duten emakumeekin elkarrizketak izatea”antolatzen du. Bertan, lan desberdinak dituzten emakumeek gaixotasun mentala duten emakumeekin artea eta haien bizitzako esparru desberdinak partekatzen dituzten, elkar ezagutuz eta arteaz gozatuz.

Saria
BUENAS PRÁCTICAS
2017
Espainiako Osasun Mentaleko Konfederazioak emana

Nire esperientzia lehen pertsonan

Joan den martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, AVIFESek Rekalde Aretoan antolatu zuen ekitaldian parte hartzeko zortea izan nuen, gaixotasun mentala duten beste emakume batzuekin, AVIFESeko profesionalekin eta lanbide eta lan garrantzitsuak dituzten emakumeekin batera. Pozik nago, zuek gabe eta zuen lana gabe ez zelako posible izango.

ESKERRIK ASKO, MILA ESKER horrela sentiarazteagatik: adjetibo gabeko herritarrak, pertsonak, emakume adoretsuak, erortzen direnean behin eta berriz jaiki eta jarraitu egiten dutenak. Eta botatzen dieten guztiaren kontra borrokatzen direnak, askotan asko jasan izaten baita.

ESKERRIK ASKO guztioi!!