Gazteori,
30 urte baino gutxiago dituzu… Eta depresioa duzula esan dizute? Antsietate-krisiak dituzu? Haserrea cuesta controlar la ira y la frustración? Kosta egiten zaizu haserrea eta frustrazioa kontrolatzea? Etengabe etsita zaude? Esperientziak partekatzeko eta laguntza bilatzeko gune bat bilatzen duzu?
Hau irakurtzen ari bazara, seguru asko gazteren bat ezagutuko duzu, zugandik hurbil dagoena eta osasun mentaleko arazoren bat duena (seme-alaba bat, neba-arrebaren bat, lagunen bat…), edo zure kasua izan daiteke. Gazteentzako Laguntza programa zuretzako eta zure familiarentzako pentsatuta dagoen programa da.
Nerabezaroa eta gaztaroa bizitzako garaiak dira, zailak askotan, eta aldaketa ugari bizi izaten ditugu. Batzuetan ikastetxez, lagunez edo harremanez aldatzen gara. Gure gorputza ere aldatu egiten da, eta emozioak azal-azalean daude. Osasun mentaleko arazoren bat ager daiteke, eta normala da gainezka sentitzea, beldurra izatea, batzuetan galduta sentitzea, edo zalantzak izatea. Zure edo senideren edo ezagunen baten kasua bada, Avifesetik lagundu egin nahi dizugu. Egin bat gazteei laguntzeko programan!
Zuretzako pentsatutako espazioa
Zer eta nola egiten dugu?
Gazteentzako Laguntza Psikologikoa
Behar duzunean laguntzeko aukera eskaintzen dizu Avifesek. Gehiago jakin nahi duzu zure gaixotasunari buruz eta zure sintomak nola maneiatu ahal dituzun jakin? Zure familiarekiko harremana tirabiratsua da, eta espazio bat behar duzu zure burua lasaitzeko, zure emozioak kudeatzen ikasteko…? Banakako esku-hartze terapeutikoaren bidez, zure kezkei aurre egiten, edozein zailtasun kudeatzen eta zure bizitza-proiektua modu independentean eraikitzeko aukera emango dizuten estrategia pertsonalak garatzen lagunduko dizugu.
Gurasoentzako Laguntza Psikologikoa
Talde honetan beste guraso batzuk aurkituko dituzu, haiek ere zuk bezala informazioa jaso nahiko dute baita batak besteari lagundu zein erantzunak topatu nahi izango dituzte ere. Parte hartzeko interesa baldin baduzu, Familiei laguntzeko atalean, behar duzun informazio guztia aurkituko duzu.
Gazte-talde bat gara, eta astean bitan biltzen gara gai garrantzitsu eta interesgarriak jorratzeko. Horrexegatik, kezkatzen gaituenari buruz hitz egiten dugu, gure gaitasun sozialak garatzen ditugu, gure gaixotasuna eta gure hiriak eskaintzen dizkigun baliabideak hobeto ezagutzen ditugu eta elkarri laguntzen diogu. Horretarako, Avifesek eskaintzen digun laguntza profesionala dugu. Interesa izanez gero, ongi etorria pozarren emango dizugu. Saio honetan esperientziak partekatu, zalantzak argitu eta beste gazte batzuekin kalitatezko denboraz goza dezakezula sentituko duzu.
Eskolako hitzaldi eta tailerrak
Helburu bikoitzarekin, estigmaren aurkako prebentzio eta borrokarekin, eskola tailerrak egiten ditugu interesa duten ikastetxeetan. Formatu dinamiko eta interaktiboan, gaixotasun mentala duten pertsonen errealitatea ezagutzeko eta, hartara, gizarte-estigma hausteko informazioa eskaintzen diegu ikasleei. Era berean, gure osasun mentala zaintzeko jarraibide eta orientazio erabilgarriak ere ematen ditugu, osasun mentalaren eboluzio-etaparen berezko ezaugarri eta inguruabarretara egokituak. Zure ikastetxea interesatuta badago edo egon daitekeela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan.
Kontaktua
Zer egin behar duzu apuntatzeko?
Irakurri duzuna gustuko izan baduzu eta informazio gehiago jaso nahi baduzu, deitu 944456256 telefono zenbakira edo bidali iezaguzu posta elektroniko bat [email protected]ra, edo, bestela, harremanetarako formulario honen bidez, eta dena xehetasun osoz azalduko dizugu.
Etorri eta zure kasua baloratuko dugu.