Zure egoera hobetzeko dauden zerbitzu edo programen inguruko zalantzarik al duzu? Balorazio bat nola tramitatzen den, prestazioak nola eskatzen diren edo non egin behar diren jakin nahi duzu? Zure eskubideak zeintzuk diren eta horiek nola aldarrikatu ditzakezun jakitea gustatuko litzaizuke? Gaixotasun mentala duen zure senideari lagundu nahi diozu, baina ez dakizu nola? Zure egoera partikularrarentzat zer laguntza dauden jakin nahi duzu? Gure programa eta zerbitzu batzuetan parte hartu nahi al duzu?
Zerbitzu honen bidez, herritar guztiei osasun mentalaren arloan laguntza, informazioa eta orientazioa eskaintzen diegu, bai gaixotasun mentalaren diagnostikoa duen pertsona bazara, bai senidea, profesionala, laguna, edo besterik gabe adimen osasunari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu.
Ez zaudete bakarrik
AVIFESen bide honetan lagundu nahi zaituegu.
Doako zerbitzu honetan, gizarte-langileek, psikologoek eta legelariek osatutako talde profesionalak zure egoera modu globalean bideratzen lagunduko dizu. Dauden gizarte- eta osasun-baliabideak ezagutzen ditugu, baita izapide administratiboak eta zerbitzu zein prestazio desberdinak ahalbidetzen dituzten balorazioak ere. Hala nola, dauden betebeharrak, sarbide-prozedurak eta bateragarritasunak. Gizarte Zerbitzuetako araudi berrienaren aldaketen berri dugu, eta orientazioa, eta osasun mentalean espezializatua dagoen arreta profesionala eskaintzen dugu.
Jar zaitez harremanetan AVIFESekin
Zerbitzu hau gure entitatean sartzeko atea da.
Jar zaitez harremanetan 94 445 62 56 telefonoan, posta-elektronikoaren bidez: [email protected] edo ondorengo formularioa betez
Hitz interesgarriak
Zer da Dependentziaren Balorazioa?
Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko (adibidez, etxeko lanak egiteko, norberaren garbitasunerako, kudeaketa ekonomikorako edo botikak behar bezala hartzeko) laguntza behar dugun pertsonen egoera ezagutzea da. Balorazio honen bidez, eta onartutako mailaren arabera, zerbitzu hauek erabil daitezke: eguneko zentroa, tutoretzapeko etxebizitza, egoitza, etxez etxeko laguntza zerbitzua, prestazio ekonomikoak, etab. Mendekotasunaren balorazioa eskatzeko, dagokigun oinarrizko udalerriko gizarte zerbitzuetara jo beharko dugu, Gizarte Langileekin hitzordua hartuta.
Zer da BAPa?
Banakako Arreta Plana mendekotasuna baloratu ondoren egiten den dokumentua da. Banakako Arreta Planean zerbitzu hauetarako eskaera formalizatua egiten da: eguneko zentroa, tutoretzapeko etxebizitza, egoitza, etxez etxeko laguntza zerbitzua, prestazio ekonomikoak, etab.
Zer da ezgaitasunaren balorazioa?
Patologia fisiko, psikiko, intelektual edo sentsorialen bat diagnostikatu zaigun pertsonen egoera ezagutzea da. Balorazio honen bidez eta onartutako portzentajearen arabera, zerbitzu hauek erabil daitezke: eguneko zentroa, tutoretzapeko etxebizitza, enplegu babestua, prestazio ekonomikoak, garraio publikoko tarifa murriztuak, etab. Ezgaitasunaren balorazioa eskatzeko, Bizkaiko Foru Aldundira jo beharko dugu, zehazki, Bilboko Uribitarte pasealekuko 15. zenbakian dagoen bulegora.
Zer da lanerako ezintasuna?
Lanerako ezintasuna gure gaixotasunagatik edo ezintasunagatik lanbide jarduera egiteko mugak ditugun langileen egoera da. Egoera horrek pentsio ekonomiko bat kobratzeko eskubidea sortzen du, betiere, aurretiaz lan eta kotizatu egin badugu. Beharrezkoa izango da Epaimahai Mediko batetik pasatzea ere, lanerako gaitasuna edo ezintasuna baloratu eta zehazteko. Lanerako ezintasuna eskatzeko, Gizarte Segurantzako bulego batera jo beharko dugu.
Zer dira kotizaziopeko prestazioak?
Denbora-tarte jakin batean lan eta kotizatzeagatik eskura ditzakegun prestazio ekonomikoak dira. Adibidez, lanerako ezintasunagatiko pentsioa, erretiro-pentsioa edo zurztasun-pentsioa, besteak beste.
Zer dira kotizazio gabeko prestazioak?
Kotizaziopeko prestazioak kobratzeko behar beste denboran zehar lan edota kotizatu ez dugunean, prestazio hauetara jo genezake. Adibidez, Ezintasunagatiko Kotizazio Gabeko Prestazioa edo Ardurapeko Seme-Alabagatiko Prestazioa, besteak beste.
Zer da ezintasun judiziala edo jarduteko gaitasuna aldatzea?
Prozedura juridiko honen helburua gure ekonomia eta ondasunak autonomiaz kudeatzea, gure eskubideak defendatzea edo erabaki garrantzitsu batzuk hartzeko zailtasunak ditugun pertsonak babestea da, besteak beste.
Zer da enplegu babestua?
Lan mota honetan, ezgaitasuna dugun pertsonok ingurune babestu batean lan egiten dugu, batzuetan zailtasunak izaten baititugu enplegu arrunta eskuratzeko.
Zer dira GLLak?
Gizarte-larrialdietarako laguntzak unean uneko prestazio ekonomikoak dira, eta gastu espezifikoei aurre egiteko, oinarrizko beharrak asetzeko eta gizarte-bazterketako egoerak saihestu edo arintzeko erabil ditzakegu. GLLak eskatzeko, dagokigun udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dugu, gizarte-langilearekin hitzordua hartuta.
Legedia
- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
- 18/2008 Legea, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko
- Decreto 185/2015, de 6 de octubre, de cartera de prestaciones y servicios del Sistema Vasco de Servicios Sociales.
- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeari buruzkoa.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 153/2016 Dekretua, urriaren 11koa, mendekotasun-egoeran baloratzeko eta orientatzeko prozedura arautzen duena.
- 188/2012 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, ekainaren 7ko 96/2005 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko egoitza-zerbitzuetan plazak eskuratzeko sistema orokorra arautzen da.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 85/2015 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, Bizkaiko Lurralde Historikoan 2015erako gehieneko zenbatekoak onartzen dituena, familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoarena, laguntza pertsonalarena eta egoitzen foru zerbitzuari loturikoa.
- Urriaren 28ko 204/2003 Foru Dekretua, ezgaitasuna duten pertsona propioak, itunduak edo kontratatuak artatzeko zentroetan prezio publikoak aplikatzea erabaki eta horien erregulazioa garatzen duena. (Prestazioen katalogoa eta BFA 2019 zerbitzua dokumentuaren iturburua).
- BFAren 2018ko Foru Dekretua, zaintzaileen estatutua eta familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoa arautzen dituena.
- Otsailaren 22ko 11079/2018 Foru Agindua, Gizarte Ekintzako Foru Diputatuarena, mendekotasuna duten adinekoentzako (egoitzak eta eguneko zentroak) egoitzen eta banakako laguntza ekonomikoen prezio publikoa eguneratzeari buruzkoa.
-
- 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena.
- 1856/2009 Errege Dekretua, 1971/1999 Errege Dekretua aldatzen duen minusbaliotasun-maila aitortu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa.
- Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua, minusbaliotasun-maila aitortu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa.
- 27059/2009 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren zentro propioetan desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzuetako plazak, erakunde horrek hitzartutakoak edo kontratatutakoak, eskuratzeko baldintza orokorrak onartzeari buruzkoa.