Laguntzadun etxebizitza

Independizatu nahi duzu? Gustura zaude etxean, baina uste duzu aurrerapauso bat emateko unea iritsi dela? Familiako bizikidetza ondo dago, baina batzuetan zaila da? Bakarrik zaude eta bizikidetza beste batzuekin partekatu nahi duzu?
Hau zure kasua bada, ez izan zalantzarik. Eskatu gure Laguntzadun Etxebizitza zerbitzua.

Beldurra duzu etxeko lan eta egunerokotasuneko ekintza batzuengatik? Ez zaitez arduratu, kozinatzea oso ondo ematen ez bazaigu ere edo plantxa gure lagunik onena ez bada ere… ez da arazo bat izango, zeren eta laguntzeko eta zure kasa egin dezazun ikasteko gaude. Autonomoagoa eta bizi-kalitate hobea izaten laguntzen dizuten jardueretan lagunduko dizugu.

Pertsona batzuetan honako hau bere etxea da, beste batzuentzat zubi bat gerora haien bikotekideekin edo bakarrik haien etxe propioetara joateko; berdin da zein den zure egoera, proposa ezazu eta lagundu egingo dizugu, garrantzitsuena zuri hoberen sentiaraztea da.

Hobeto sentiarazi nahi zaitugu

Bizkaian gaixotasun mentala duten pertsonek egoitza-eremuan eta bizitza independentean dituzten beharrei buruzko azterlana

Azterketa honetatik ateratako emaitzak eta ondorioak zehatzago ezagutu nahi dituzu?
Kontsultatu gure ikerketa!

Azterketa honek gaixotasun mentala duten pertsonen egungo etxebizitza baldintzak, haien beharrak, lehentasunak eta etorkizuneko itxaropenak erakusten dizkigu. Beharren profilak eta arreta-ibilbide egokiak identifikatzen eta eremu horretan jarduteko eta hobetzeko proposamenak egiten lagunduko digu.

** Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren laguntzarekin

Estudio Vivienda 2020

Etxebizitzaren azterketa 2020

Bizkaian gaixotasun mentala duten pertsonek egoitza-eremuan eta bizitza independentean dituzten beharrei buruzko azterlana

Ekintzak

Jarduera asko egiten ditugu, zuretzat positiboak izan daitezen eta hobeto bizi zaitezen:

icono-tareas-hogar

Nola antolatu erosketa-zerrenda? Zer menu egin ditzaket aste osorako? Nola mantentzen da etxe baten garbiketa? Eta janaria prestatzen ez badakit? Ez zaitez kezkatu, gauza hauek edo beste batzuk zure indargunea ez badira, Etxeko lanetan eta Eguneroko Bizitzan lan egiten dugu, horrexetarako: zuk haiek kontrola ditzazun eta ez haiek zuri.

icono-salud

Gorputza zaindu nahi dut, baina ez dakit nola? medikuen kontua da? ez dago ikasteko eta hartzen duen medikazioa prestatzeko modurik? Gauza horiek eta beste asko gure Osasun Planarekin landuko ditugu.

icono-ropa

Behar izanez gero, arropa erosten, lana bilatzen, eguneko jarduera eta administrazioarekin izapideak egin behar dituzunean, etab. lagunduko dizugu.

icono-convivir

Elkarrekin bizitzeak poz asko ematen baditu ere, elkarbizitza! zaindu egin behar da! Horregatik, egunez egun pisuan, auzoan, metroan… gerta dakizkigukeen gauzak lantzen ditugu taldean.

icono-disfrutar

Beti dago denetarako astia, beraz, oporrak direnean edo festak daudenean, txangoak egiten ditugunean, leku berriak ezagutzen ditugunean, kanpora bazkaltzera goazenean, zinemara… disfrutar garrantzitsua da ere gure kideekin egitea, are gehiago.

icono-celebraciones

Ospatzekoa bazara… hau zure zerbitzua da! Nahi izanez gero, zure urtebetetzea, Gabonak eta abar zure pisukideekin ospa ditzakezu. Besteekin denbora partekatzea garrantzitsua da.

Jarduera horietako batzuk taldean egiten ditugu, eta beste batzuk bakarka. Banakako gune bat izango duzu zuri entzuteko eta zurekin egoteko, eta edozein zalantza edo kezkatzen zaituzten edo egin nahiko zenituzkeen gauzei buruz hitz egiteko, zure etorkizuneko proiektuei buruz, zure banakako xedeei buruz; gure talde profesionala zuri laguntzeko dago.

Datuak

Laguntza duten 14 etxebizitza ditugu, eta 54 pertsona bizi dira bertan. Gustura hartuko zaitugu.

Laguntzadun 14 etxebizitza

11 Bilbon, 2 Leioan eta 1 Galdakaon.

Gure etxebizitzak hiriguneetan daude, eta horietako bakoitzean 3 edo 4 pertsona bizi dira, gizon zein emakume.

54 plaza

20 emakume y 34 gizon.

Ez zaitzala prezioak kezkatu

Erantzukizun Publikoko Zerbitzua gara, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak hitzartua.

Horregatik, zuzenean ordainduko diozu Aldundiari, hilean irabazten duzun diruaren arabera.

Hitzartuta dagoenez, hilean irabazten duzun diruaren arabera ordainduko duzu. Eguneko gehieneko prezio publikoa, 2020. urterako, egonaldiagatik 40,90 izango da eguneko arreta duten plazetarako, eta 32,75 eurokoa eguneko laguntzarik gabeko plazetarako.

Jar zaitez harremanetan AVIFESekin

Jarri gurekin harremanetan, eta eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin, 94 445 62 56 telefonoaren bidez edo harremanetarako formulario honen bidez.

Zer egin behar duzu gure laguntzadun etxebizitzetakoren batera joan nahi baldin baduzu?

Gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo telefonoan 944456256 edo korreo elektroniko bat bidal dezakezu [email protected]-era, edo ondorengo formularioaren bidez. Behar duzun guztiaren berri emango dizugu.

Orientazio gisa, hauek dira sartzeko baldintzetako batzuk:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • 18 eta 60 urte bitartean izatea.
  • Gutxieneko autonomia pertsonala eta soziala izatea, 24 orduko arreta behar ez izatea.

Beste dokumenturen bat ere beharko duzu, baina dena errazagoa izan dadin lagunduko dizugu.

    Los datos marcados con (*) son obligatorios

    He leído y acepto la Política de privacidad
    Responsable: AVIFES
    Finalidades: Relación comercial y envío de comunicaciones sobre nuestros servicios.
    Legitimación: Consentimiento expreso del interesado.

    Destinatarios: Tus datos serán guardados en Cloudfare
    Derechos: Tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos
    Información adicional: Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web www.avifes.org