Familientzako laguntza
Familiak beti izan du garrantzia handia AVIFESen eta izaten jarraitzen du. AVIFESek familiarenganako duen konpromisoa erakundeak berez duen balioa da; izan ere, gaixotasun mentala duten pertsonen zein familien mugimendu asoziatibotik sortu zen. Batu eta antolatu egin ziren, bai komunean zituzten beharrizanei erantzuteko, bai inguruko baldintzak eraldatzeko, baldintza horiek gizarteratzera, berdintasunera eta estigma soziala gainditzera bideratuz. AVIFESentzat familia funtsezko ardatza da, bere existentzia legitimatzen eta bideratzen duena, eta hari zentzua ematen diona. Ikuspegi horretatik, familiak zeregin bikoitza dauka: 1.Familia gaixotasun mentala duen pertsonaren laguntza gisa, erreferente gisa eta haren autonomia, parte-hartzea eta bizi-kalitate handienaren bideratzaile gisa: lehentasunezko laguntza-iturria da, gaixotasun mentala duen senidea familiarekin batera bizi den ala ez kontuan izan gabe. Ikuspuntu hori da, hain zuzen, AVIFESen hartzen dugun abiapuntua familiarteko harremanak eta komunikazioak sustatzeko, gaixotasun mentala duen senideak autodeterminazioa eta parte-hartzea gauzatu ditzala lagundu dezaten. 2.Familia laguntza espezifikoen hartzaile gisa: berezko beharrizanak dauzka; hortaz, berezko espazioak behar ditu: gaixotasunari aurre egiteko estrategiak hobetzeko, gaixotasuna sakonago ezagutzeko eta gaixotasun mentala duen pertsonari ematen dioten laguntza hobeto gauzatzeko. Horregatik, familientzako gure laguntza-programak familiak lagundu nahi ditu informazioaren, prestakuntzaren eta laguntza emozionalaren bitartez. Horretarako, honako hauek ematen dizkiegu: prestakuntza berezitua gaixotasunaren mentalaren arloan, bizikidetzarako estrategiak, informazioa, laguntza emozionala eta orientabidea. Horren guztiaren azken helburua da familiaren eta gaixotasun mentala duen senidearen bizi-kalitatea hobetzea. Informazio gehiago izateko: Jarri gure bulegoarekin harremanetan eta eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin: telefono bidez (94 445 62 56) edota mezu elektroniko bat bidalita ([email protected]).
Familientzako laguntza programaren triptiko
“Familia” koaderno teknikoa
Geurea Tailerra: Eta gurasoak ez daudenean? Jardunbide egokiak eta testigantzak