Gaixotasun mentala

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitu du OSASUNA: «Erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera, eta ez bakarrik gaixotasunik eza».

 

OSASUN MENTALA beste era honetara definitzen da: «Buru-osasuna ongizate egoera da. Norbanakoa bere gaitasunez kontziente da, bizitzako ohiko tentsioak gainditzeko gai da, lanean emankorra da eta bere komunitatean laguntzeko ahalmena dauka».

 

GAIXOTASUN MENTALA edo BURU NAHASMENDUA emozioaren, kognizioaren edo/eta jokabidearen asaldura da, oinarrizko prozesu psikologikoetan eragina duena: emozioa, motibazioa, kognizioa, kontzientzia, jarrera, pertzepzioa, ikaskuntza eta lengoaia. Horren ondorioz, norbanakoak kultura- eta gizarte- ingurunera egokitzeko zailtasunak dauzka eta ondoez subjektiboa pairatzen du. (Erreferentzia: FEAFESen, Buru-gaixotasuna duten pertsona- eta senide-elkarteen Espainiako Konfederazioaren, Estilo gidaliburua).

 

Ez da erraza kausa-efektu erlazio bat ezartzea gaixotasun mentala agertzen denean. Askotarikoak dira arrazoiak, eta horietan alderdi biologikoek (asaldura biokimikoak, metabolikoak, etab.), alderdi psikologikoek (norbanakoaren bizipenak, ikaskuntzak, etab.) eta alderdi sozialek (kultura, esparru soziala, familiarra, etab.) eragin dezakete gaixotasuna agertu dadin.

 

Diagnostikoak

 

>DSM-IV eta CIE-10 izeneko nazioarteko sailkapenen irizpideen arabera ─American Psychiatric Association elkartearena eta Osasunaren Mundu Erakundearena (OME), hurrenez hurren─, honako hauek dira Gaixotasun Mental Larritzat jotzeko moduko egoerari bidea ematen dioten diagnostiko-taldeak:

Eskizofrenia eta nahasmendu psikotikoen taldea: Pentsamenduan nahasmenduak, aluzinazioak eta sintoma negatiboak izatea du ezaugarri, eta harreman sozialak izateko funtzioei nabarmen eragiten die. Errealitatea ebaluatzeko gaitasunari kalte handia eragiten dio; horrek eguneroko bizitzako ohiko eskaerei erantzuteko gaitasuna erabat oztopatzen du. Distortsio horiek pentsamenduaren eta emozioen pertzepzioan dute jatorria. Eskizofreniari buruzko koaderno teknikoa
Nahasmendu Bipolarra eta afektibitate-nahasmendu larriagoen taldea: Bere ezaugarria da gogo-aldartean eta gaixotasuna jasaten duen pertsonaren jarduera-mailan asaldura-fase latzak (gertaera maniako-depresiboak) izatea. Nahasmendu Bipolarrari buruzko koaderno teknikoa
Nortasun-nahasmenduak: Nortasunaren asaldura da, bizitzeko eta ingurunearekin harremantzeko moduarena. Patologia hori ematen da sintoma klinikoak ez diren ezaugarri bereziak multzokatzen direlako. Ezaugarri horiek gaixoa sufriarazi egiten dute, eta pertsona arteko harremanetan eta/edo harreman sozialetan gatazka larriak sortzen dizkiote. Nortasun-nahasmenduei buruzko koaderno teknikoa

FES-bazenekien

 

  • Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), lau pertsonatik batek buru-nahasmenduren bat pairatzen du bizitzan zehar.
  • Gaur egun, Bizkaiko biztanleriaren % 2k buru-nahasmenduren bat jasaten du. Horrek esan nahi du 23.000 pertsona inguru daudela horren eraginpean gure lurraldean.
  • Osasunaren Mundu Erakundeak kalkulatzen duenez, munduan dauden nerabeen % 20k buru-nahasmendu larriak ditu. Nahasmendu neuropsikiatrikoak gazteen artean ezgaitasuna eragiten duten arrazoi nagusienetakoak dira.
    2020an depresioa izango da munduan zehar ezgaitasuna eragiteko bigarren arrazoi nagusia, bihotzeko gaixotasunen atzetik.
  • Depresioa sarritan agertzen den buru-nahasmendua da, munduan zehar 350 milioi pertsonari eragiten diona, gehiago emakumezkoei gizonezkoei baino. Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera,
  • 2020. urterako depresioa izango da munduan ezgaitasuna eragiteko arrazoi nagusiena.
  • Munduko erikortasun-kargaren % 4,3 depresioari dagokio, eta ezgaitasuna eragiteko arrazoi nagusien artean dago, batez ere emakumezkoen artean.
  • Gure gizartean badira oztopo batzuk lan-munduan zein arlo sozialean, gaixotasun mentalaren estigmarengatik sortutakoak.
  • Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonek sarritan errefusa jasaten dute, bereziki lanean, lagunartean eta familia zabalean: % 44k lanean diskriminazioa jasan duela dio, % 43k lagunen arteko harremanetan eta % 32k auzotarrekin.
  • Lana estigmatizazioa gertatzeko leku nagusietakoa da: uste da gaixotasun mentala duten pertsonen % 5 eta % 15 artean lana duela, eta % 5ek bakarrik egiten duela lan sarritan. Gainera, % 44k lanean diskriminazioren bat jasan duela dio.
  • Edozeinek gara dezake gaixotasun mental bat. Zientziak dioenaren arabera, joera genetiko jakin bat duten pertsonek gaixotasun mental bat izateko aukera gehiago dituzte, baina inguruko faktoreek ere eragin dezakete gaixotasun mental bat sortzea; ondorioz, guztiok gaude arrisku horren mende.
  • Identifikazioak eta tratamendu goiztiarrak berebiziko garrantzia dute.
  • Gaixotasun mentalek edozein pertsonari eragin diezaiokete, haren adina, arraza, erlijioa edota gizarte-klasea kontuan izan gabe.
  • Oraintsuko ikerketen arabera, gaixotan mentala duten pertsonen % 83k dio diskriminazio soziala eta estigma direla euren sendatze-prozesuko oztopo nagusietakoak.
  • Gizarteak ez ditu gaixotasun mentalak ulertzen. Biztanleriaren % 83k baieztatzen du ez dakiela zer den eskizofrenia.
  • Gaixotasun mentala duten pertsonek pairatzen duten estigmaren ondorioz, gaixo horietako hainbatek errezeloa dio mediku-tratamendu espezializatua jasotzeari.

 

Gainditu oztopoak
Gaixotasun mentala duen pertsona batek ezin ditzake lortu nahi dituen helburu profesionalak.
GEZURRA Arrakasta profesional nabarmenak erdietsi dituzten pertsona argi ugarik gaixotasun mentalen bat izan dute eta oraindik ere badute. Gaixotasunarekin bizitzen eta egoerara moldatzen ikasi dute, eta ez diote euren helburuak lortzeari utzi.
Gaixotasun mentala duten pertsonak oldarkorrak eta arriskutsuak dira.
GEZURRA Gaixotasun mentala eta bortizkeria hertsiki lotuta daudela dioen ideiak ez du oinarri zientifikorik. Errealitateak adierazten digunez, gaixotasun mentala duten pertsonek joera gehiago dute euren buruei min egiteko beste batzuei baino, eta erasoren bat jasotzeko aukera gehiago dute eurak erasotzaileak izatekoa baino
Botikak beharrezkoak dira.
EGIA Nahitaezkoa da botika hartzea, gaixotasunaren sintoma batzuk kontrolpean mantentzeko eta etorkizunean berriro ez agertzeko. Oso garrantzitsua da norbanakoak tratamendu farmakologiko egokia izatea, eguneroko bizitza ahalik eta modu normalean egin dezala ahalbidetuko diona, bere diagnostikoaren sintoma askok dakarten kargarik gabe.
Gaixotasun mentala duten pertsonek aldi egonkor luzeak izan ditzakete.
EGIA Baldin eta medikamentuekiko atxikimendua egokia bada, eta sintomak maneiatzeko eta estres-egoerei aurre egiteko ondo entrenatuta egonez gero, gaixoek aldi egonkor luzeak izateko aukera dute.
Gaixotasun mentala duten pertsonak oso mendekoak dira
Gezurra Guztiok behar ditugu laguntza zehatzak geure bizitzan zehar, batez ere gaixotasun larri baten aurka borrokatzen ari bagara. Horrek ez du esan nahi norbanakoa ez denik gai bere bizitzako hainbat esparrutan modu egokian moldatzeko (familiarteko esparruan, lanekoan…) eta gizartean aktiboki parte hartzeko.

 

ZAINDU ZURE OSASUN MENTALA: Gure aholkuak

 

Inbertsiorik onena… ZURE OSASUN MENTALA

  1. Egunero 7 edo 8 ordu lo egin, energia ez galtzeko eta nekerik ez agertzeko.
  2. Garbi eta denetarik ja, dieta osasungarria eta orekatua izateko
  3. Kirol ariketaren bar egiin astean egun batzuetan edo egunero ordubeteko ibilaldia egiten saiatu
  4. Irten kalera eta dibertitu zure lagunekin, familiarekin,auzokoekin…babestu eta lagundu beste pertsona battzuk.
  5. Kontrlatu kontsumitzen duzun alkohola,tabakoa,kafea,farmakoak,…
  6. Eskulanak egin, zinera joan,liburuak irakurri, kontzertuetara joan…zaletasunak badituzu, errazago deskonektatuko duzu.
  7. Siesta egin, ile-apaindegira joan, kapritxo bat bete…zeure burua zaintzeko astia hartu behar duzu.
  8. Egin zure zereginen zerrenda eta aitortu zure mugak.Batzuetan eguneroko “gainkarga” beste batzuekin partekatu daiteke.
  9. Hartu itzazu oztopoak gainditu beharreko erronka gisa eta arazoei beste era batera aurre egiteko aukera moduan.
  10. Insomnia, ilea jaustea, tritura, haserrea, urduritasuna…ikasi estresaren sintomak antzematen eta saiatu ondorioak gutxitzen. Ezin baduzu kontrolatu, profesional baten laguntza eskatu.

 

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia en esta web! Así podremos mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias mediante el análisis de tus hábitos de navegación. Si sigues navegando por esta web, consientes y aceptas estas cookies en tu ordenador, móvil o tablet. política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies