Gazteori: gazteentzako laguntza
Gaixotasun mentala duten gazteei (16 eta 30 urte bitartekoak) eta haien senitartekoei zuzendutako programa da, etapa zail horretan laguntzeko. Adin-bitarte hori arrisku handikoa da, eta ez da behar adina ezagutzen, eta ez zaio arretarik ematen ere.
Honako hauek dira gure xedeak: haien bizi-kalitatea hobetu, euren gaixotasunaren eboluzio egokiena bultzatu, etorkizunean osasuna gehiago narriatu dadila saihestu, eta erkidegoan haien bizi-proiektu propioa sortzen eta garatzen lagundu.
Esku-hartze integrala, banaka zein taldeka, bai gaztearekin, bai haren senideekin. Esku-hartze horrek koordinatuta egon behar du gaztearen sareekin (prestakuntza-zentroak, osasun mentaleko sarea, etab.); gainera, gaztearen parte-hartze aktiboa sustatu behar du espazio eta zirkulu sozial berrietan.
Gaixotasun mentala duten gazteentzat:
- Gazteen laguntza-taldea
- Orientabidea eta gazteentzako banakako laguntza
Gaztearen senideentzat:
- Orientabidea eta senideentzako banakako laguntza
- Orientabidea, prestakuntza eta senideentzako taldekako laguntza
Jarri gure bulegoarekin harremanetan eta eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin: telefono bidez (94 445 62 56) edota mezu elektroniko bat bidalita (info@avifes.org).
Orientabide gisa, betebeharreko baldintza batzuk jasotzen ditugu jarraian:
- Gaixotasun mentala duten pertsonak izatea (16 eta 30 urte bitartekoak), eta gutxieneko autonomia pertsonala eta sozialarekin dabiltzanak, hau da, eguneko 24 orduetan zehar etengabeko arreta behar izanik gabe.
- Tratamendu psikiatrikopean egotea eta Osasun Mentaleko Zentrotik jarraipena egitea.
- Portaera oldarkorreko joera larririk aurkezten ez duten pertsonak izatea.
- Gaixotasunari aurre egiteko edota bizitza autonomoa garatzeko zailtasunak edukitzea.
- AVIFESen eguneko zentroko erabiltzailea ez izatea, baldin eta aholku terapeutikoak horrela izan dadila gomendatzen ez badu.