GORANTZA kirol-elkartea
AVIFESen kirolak garrantzia dauka, eta garrantzia handia, gainera. Horrenbeste garrantzia dauka, ezen esfortzuak, pertsonak eta esperientziak bateratuko dituen kirol-elkarte bat sortzeko beharrizana ikusi baitugu.
Kirolarekin zerikusia duten ekimenak eta jarduerak AVIFESen bateratzeko ekimena da, eta honako hauek ditu helburutzat: batetik, gure kirol-ekintzak ingurune komunitario irekietan, gizartearen parte diren gainerakoek erabiltzen dituzten horietan, bistaratu daitezela; bestetik, kirol-ekintza horien segurtasuna bermatuta egon dadila, eta, azkenik, ahalik eta kirol-diziplina zabalena praktikatzea.
Bizi-estilo osasuntsua eta kirol-ekintzen praktika sustatzea lortu nahi dugu, lagunartekotasunaren eta harremanen aldeko joerak bultzatuz, jarduera fisikoa bidelagun izanda.
- ARETO-FUTBOLA
- MENDIA, modalitate desberdinetan (mendi-ibiliak, alpinismoa, trail running-a eta eskalada)
- ATLETISMOA, batez ere herri-lasterketetan eta proba solidarioetan parte hartu.
- TXIRRINDULARITZA, errepidekoa zein mendikoa (BTT)
- PADELA
- KIROLANITZA
PARTE-HARTZAILEEN BETEBEHARRAK
- AVIFESen bazkideak diren 16 urtetik gorako pertsonak izatea, gaixotasun mental larria dutenak.
- Autonomia pertsonal egokia zein forma fisiko ona izatea. Medikuaren ziurtagiria eskatuko da.
- Tratamendu eta jarraipen psikiatrikoa izatea, txosten bidez egiaztatuko dena.
- Kirolarekiko interesa edukitzea.
SARTZEKO ETA KIDE IZATEN JARRAITZEKO BALDINTZAK
- Kirol-elkartera sartzeko eskabidea egitea (mezu elektronikoz, telefonoz edota bulegora bertaratuta) eta eskabide-fitxa betetzea.
- Kirol-elkarteko koordinatzaileak balioetsiko du egokia den ala ez hautagaia sartzea; horrenbestez, eskabidea onartzeko eta ukatzeko gaitasuna dauka, baita mediku-probak edota ziurtagiriak eskatzekoa ere, horrela baderitzo.
- Dagoeneko AVIFESen aisialdirako zerbitzua erabiltzen dutenek % 75eko beherapena izango dute kirol-elkarteko kuotan.
- Hitzartutako kuota urtero ordaintzea.
- Federazioetako aseguruak ez daude kuotetan sartuta. Kirol-modalitate bakoitzerako balioetsiko da egokia den ala ez asegurua egitea.