Informazioa eta orientabidea
Gaixotasun mentalari, AVIFESen zerbitzuei edota inguruan eskuragarri dauden beste baliabide sozial, sanitario eta ekonomikoei buruzko galderei erantzutea, elkarrizketa pertsonalak eta telefono edota online bidezko kontsultak baliatuta. Horretarako, beste erakunde publiko eta pribatu batzuetako profesionalekin koordinatuta lan egiten dugu.
Eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin: telefono bidez (94 445 62 56) edota mezu elektroniko bat bidalita (info@avifes.org).
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era eta 15:00etatik 17:30era.
Tokia: Bilbo, Santutxu kalea 40, etxabea.