Nor gara



 

AVIFES irabazi asmorik gabeko erakundea da, onura publikoaren aitormena jaso duena. 1986an sortu zen, gaixotasun mentala zuten pertsonen hainbat senideren ekimenaren eskutik. Osasun Mentalaren alorrera baliabide urri bideratzen zirela ikusita, elkartu eta baliabideak sortzeko aldarrikapenari ekin zioten, baita gizatalde horrek jasaten duen estigma soziala ezabatzeko aldarrikapenari ere. Gaur egun, Bizkaiko Lurralde Historiko osoan gaude.

30 urte baino gehiagoren buruan egindako lanari esker, errealitate batetik beste batera pasatzea lortzen ari gara, senideen, profesionalen, boluntarioen eta gaixotasun mentala duten pertsonen beraien konpromisoarekin eta dedikazioarekin: hau da, estigma, bazterketa eta ongintza ezaugarri nagusitzat zituen egoera batetik, orokorrean osasun mentala duten pertsonak gizarte osoak onartzen dituen beste batera pasatzen ari gara, non euren bizi-kalitaterako oinarrizko esparruetan zerbitzuak eta baliabideak dituzten.

 

Aldatu egin dugu gaixotasun mentala duten pertsonenganako gure ikuspegia, uste osoa dugulako pertsona guztiok gure baitan desberdinak garela, bakoitza bere ametsekin, sentimenduekin, desirekin, ahalmenekin, arrakastekin eta lorpenekin: dagoeneko ez dugu ikusten “gris koloreko” gizatalde bat, baizik eta pertsona horietako bakoitza “kolore-sorta eta -nahasketa” handi baten barruan antzemateko gai gara, norbanako bakar eta indibidual gisa. Are gehiago, euren senideen, ingurukoen eta gizartearen ikuspegia zentzu berean aldatzen hastea lortu dugu. Norbanakoek euren buruetan sinetsi dezaten lagundu dugu, euren ahalmenak eta gaitasunak ezagutu ditzaten. AVIFESen parte sentitzen dira, eta gauza gehiago egin nahi dituzte; horregatik, laguntza eta jarduera gehiago eskatzen dizkigute.


Gure Egitekoa

AVIFESen egitekoa da laguntza pertsonalizatuak ematea bizi guztian zehar gaixotasun mentala duten bizkaitarrei eta haien senideei, autonomia pertsonala, bizi-kalitatea eta gizarteratzea lortu dezaten, eta, horrela, haien eskubide osoko herritar-egoera bermatu dadin.

 


Imagen AVIFES

FEDEAFES, FEAFES, EUFAMI, EDEKA eta SAREKIDE elkarteetako kide gara. Horrez gain, ERAGINTZA FUNDAZIOko zuzendaritza-batzordean parte hartzen dugu, baita CEE LAVANINDUko administrazio-kontseiluan ere.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia en esta web! Así podremos mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias mediante el análisis de tus hábitos de navegación. Si sigues navegando por esta web, consientes y aceptas estas cookies en tu ordenador, móvil o tablet. política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies