PRIBATUTASUN POLITIKA

 

Datuak babesteko legeria, zehatz-mehatz esanda, 2016/679 Araudia, Europar Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalak tratatzeari eta libreki zirkulatzeari dagokionez pertsona fisikoa babesten duena, (aurreratzean, datuak babesteko araudi orokorra (DBAO) betez, gure konpromisoa da gehieneko isiltasunez, sekretuz eta konfidentzialtasunez nahiz gardentasunez gordetzea pertsona erabiltzaileen, bazkideen, langileen, laguntzaileen, hornitzaileen… informazioa bildu eta erabiltzeko modua, beren segurtasuna bermatu eta gure zerbitzurik onenak eskaintzeko, betiere konfidentzialtasunaren eskakizuna kontuan hartuta.

 

AVIFESek (SENIDEEN ETA GAIXOSATUN MENTALAREN BIZKAIKO ELKARTEA)

segurtasun neurri teknikoak, administratiboak eta fisikoak ditu, segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta pertsona talde desberdinen informazioa, bildu eta gorde ostean, ez aldatu, galdu, baimenik gabe tratatu edo lortzeko.

Horrengatik guztiarengatik, ondorengoa jakinarazten dizugu:

 

Zein da datu horiek tratatzez arduraduna?

Nortasuna: AVIFES (SENIDEEN ETA GAIXOSATUN MENTALAREN BIZKAIKO ELKARTEA)- IFK: G48217004
Posta helbidea: Bilboko Santutxu kalea 40, 48004 P.K. (Bizkaia).
Telefonoa: 94 445 62 56
Helbide elektronikoa: [email protected]
Datuak babesteko ordezkaria. DBOren kontaktua: [email protected]

 

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

AVIFES erakundean pertsona erabiltzaileek eta bazkideek eskuratzen diguten informazioa tratatzen dugu, gaixotasun mentala duten pertsonei eta beren senitartekoei arreta eskaini eta zerbitzuak, gizarte programak nahiz programa soziosanitarioak eskaintzeko, baita pertsona bazkide titularren kuota ordainketak kudeatu eta kontrolatzeko ere.

Aipatu pertsonen edo senitartekoen datuak harremana zehaztu eta informazioa eskuratzeko erabiliko dira.

Pertsona boluntarioen datuak boluntarioen funtzioak kudeatzeko erabiliko dira.

Hornitzaileen datuak hornitzaileak, erosketak edota zerbitzuak kudeatzeko erabiliko dira.

Langileen eta giza baliabideen datuak erakundeko giza baliabideen lanaren arloa kudeatzeko erabiliko dira.

 

Zenbat denboraz kontserbatzen ditugu zure datuak?

“Eskuratutako datu pertsonalak merkataritza harremana mantentzen den edo interesdunak deuseztatzea eskatzen ez duen bitartean gordeko dira eta kasu batzuetan indarreko legerian xedatutako urteetan zehar mantenduko dira, lege eskakizunak bete edo gatazkak ebatzi eta akordioak betetzeko”.

Zein da zure datuak tratatzeko legezkotasuna?

“Pertsona interesdunei buruzko datuen tratamenduak hurrengo lege oinarrietan funtsatzen dira:

-Kontratua gauzatzeagatik legezkotasuna: tratamendua merkataritza, lan edo administrazio kontraturen bat gauzatzeko beharrezkoa da: langileen lan kontratuak, hornitzaileek zerbitzuak eskaintzeko kontratuak…
– Lege eskakizuna betetzeagatik legezkotasuna: 14/1986 Legea, osasunari buruzko orokorra, eta 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, gaixoaren autonomia eta informazio nahiz dokumentazio klinikoaren arloan eskubideak eta betebeharrak arautzeko oinarrizkoa (pertsona erabiltzaileak).
– Interesdunak baimentzeagatik legezkotasuna: pertsona erabiltzaileak eta senitartekoak edo erreferentziazko pertsonak, pertsona boluntarioak, pertsona bazkideak”.

 

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Datuak bakarrik osasun sistemako beste erakunde batzuei eta estatistikako erakunde ofizialei jakinaraziko zaizkie. Aurrez ikusitakotik edozein lagapen berariaz baimenduko duzu, larrialdia konpontzeko edo Estatuko nahiz Erkidegoko osasunari buruzko legerian xedatzen diren baldintzetan epidemiologia azterketak egiteko ez bada.

Hala eta guztiz ere, zerbitzua behar bezala eskaintzeko, AVIFESek hirugarrenei datu pertsonal zehatzak jakinarazi edo lortzen utziko dizkie, zerbitzuak eskaintzen badizkiete, baina esklusiboki erakundeak behar bezala funtziona dezan izango da. Nolanahi ere, datuak AVIFES erakundeari zerbitzuak eskaintzeko hirugarrenei tratamendua eskatzean jakinaraziko dira. Adibidez lan, zerga eta kontabilitate aholkularitza, zerbitzu informatikoak, marketinerako posta elektronikoa… eska daitezke. AVIFESek hirugarren adituekin kontrata dezake zerbitzuak eskaintzea eta halakoetan hirugarrenek informazio pertsonala lortuko dute.
Ildo horri jarraiki, datuak babesteko araudian xedatutakoa betez, AVIFESek tratamenduaren enkarguari buruzko konfidentzialtasun kontratua izango du, hirugarrenek AVIFESen datu pertsonalak tratatu edo lortu behar badituzte.

 

Zein dira zure eskubideak datuak eskuratzen dizkiguzunean?

– Edozein pertsonak AVIFESen bere datu pertsonalak tratatzen al ditugun baieztatzeko eskubidea du.
– Pertsona interesdunek beren datu pertsonalak lortzeko eskubidea dute eta, gainera, datu zehaztugabeak zuzentzea eska dezakete edo, bidezkoa bada, deuseztatzea, besteak beste, datuak jasotako helburuetarako beharrezkoak ez badira.
– Egoera zehatzetan, pertsona interesdunek beren datuak tratatzeko orduan mugatzea eska dezakete. Kasu horietan, bakarrik erreklamazioak egin edo defendatzeko gordeko ditugu.
– Gorabehera zehatzetan eta egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiengatik, pertsona interesdunek beren datuak tratatzearen aurka egin dezakete. AVIFESek datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko legezko arrazoiengatik izan ezik edo erreklamazioak egin edo defendatzea salbu.
– Helburu zehatzerako baimena eman bada, pertsona interesdunek edozein unetan baimena erretiratzeko eskubidea dute eta horrek erretiratu aurreko baimenean oinarrituta dagoen tratamenduaren legezkotasunari ez dio eragingo.

 

Nola lortu ditugu zure datuak?

– AVIFESen tratatzen ditugun datu pertsonen jatorria:

• Pertsona erabiltzaileak eta senitartekoak edo erreferentziazko pertsonak: interesdunak berak eman ditu elkarrizketa pertsonalean eta erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz informazioa eskatu duenean.

• Pertsona bazkideak: pertsona interesdunak berak eman ditu web inprimakia edo bazkideen hasierako fitxa betetzean.

• Boluntarioak: interesdunak berak elkarrizketa pertsonalean eskuratu ditu.

• Langileak edo giza baliabideak: interesdunak berak eman ditu curriculum vitaea bidali edo entregatu duenean eta elkarrizketa pertsonalean.

• Hornitzaileak-hirugarrenak: publikoki lortzeko iturriak (Internet, telefono zerrendak edo publizitateari buruzkoak, komunikabideak…), hirugarren enpresa edo pertsonen aipamenak…

– Tratatzen diren datuen kategoriak honakoak dira:

• Identifikazio eta harremanetarako datuak.
• Posta helbideak edo helbide elektronikoak.
• Merkataritza informazioa.

• Datu ekonomikoak.
• Nominaren datuak.
• Bereziki babestuak dauden datuak, osasunari buruzkoak, txosten medikoak, ohiturak…
• Pertsona erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuak edo parte hartzen duten jarduerak.
• Bideo-zaintzaren irudiak…

 

DATUEN SEKRETUA ETA SEGURTASUNA

AVIFESek pertsona talde desberdinen datu pertsonalak erabili eta tratatzean konfidentzialtasuna errespetatuko du eta arestian deskribatutako helburuarekin erabiliko ditu. Horrez gain, gordeko ditu eta aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea ala sartzea saihesteko neurri guztiak hartuko ditu, datuak babesteko indarreko araudiak xedatutakoarekin bat.
AVIFESek bermatzen du politika eta neurri tekniko egokiak nahiz antolakuntzari buruzko aproposak inplementatu direla, erabiltzaileen eskubideak eta askatasunak babesteko eta erabili ahal izateko behar bezalako informazioa jakinarazi diela.
Horregatik, adierazten du DBAOk 5. artikuluan deskribatutako printzipio eta xedapen guztiak betetzen dituela, hortaz, interesdunari dagokionez, bere erantzukizunpeko datuak legez, zintzoki eta gardentasunez tratatuko dira eta tratamenduaren helburuak kontuan hartuta, modu egoki, bidezko eta mugatuan egingo da.
Tratamenduaren konfidentzialtasunari buruz, AVIFESek ziurtatuko du bere erantzukizuneko datuak prozesatzeko AVIFESek berak edozein pertsona (erabiltzaile, bazkide, senitarteko, langile, laguntzaile eta emaile) baimentzen badu, konfidentzialtasuna beteko duela (kontratu edo legezko eskakizuna).

Segurtasun gorabeheraren bat gertatzen denean, AVIFES ohartaraztean atzerapenik gabe interesdunari jakinaraziko dio eta segurtasun intzidentearekin zerikusia duen informazio egokia eskuratu beharko du, ezagutu ahala edo interesdunak arrazoiz eskatzen duenean.

 

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA

AVIFESek ezin du erabat bermatu interneteko sarea erasoezina izatea eta, beraz, hirugarrenen iruzurrezko sarbideen bidez datuei dagokienez arau-hausterik ez izatea.

AVIFESek ez du inolaz ere erantzukizunik izango edozein motako kalte-galerez arrazoiak honakoak badira:

• Web orria, zerbitzuak eta edukiak eskura ez egotea, behar bezala ez mantentzea eta eraginkortasunez funtzionatzea.
• Edukietan malware, programa gaizto edo kaltegarriak azaltzea.
• Lege ohar honekiko legez kanpo, arduragabekeriaz, iruzurrez edo kontra erabiltzea.
• Hirugarrenek eskainitako zerbitzuak edo erabiltzaileen esku webgunean jarritakoak legezkoak, kalitatezkoak, fidagarriak, erabilgarriak eta eskuragarriak ez izatea.

 

DATUEN ZEHAZTASUN ETA EGIAZKOTASUNA

Gure web orriaren erabiltzailea zaren neurrian, AVIFESi bidaltzen dizkiozun datuak egiazkoak eta zuzenak izatearen inguruan erantzukizun bakarra zurea da eta faltsuak izateagatik sor daitezkeen auzi eta gatazken aurrean erantzun beharko duzu.
Pertsona erabiltzaileek, bazkideek eta gainerako interesdunek, nolanahi ere, datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatu eta horiez erantzungo dute eta behar bezala eguneratuak mantentzeko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzaileak harremanetarako eta izena emateko inprimakian nahiz bestelako inprimakietan informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du.

 

MERKATARITZA POSTAK
Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko legearen arabera, AVIFESek ez du SPAMaren jarduerarik, beraz, posta elektronikoa erabiliz ez ditu merkataritza postak bidaltzen, aldez aurretik erabiltzaileak edo bezeroak eskatu edo baimendu ez baditu.

Informazio Gizartearen eta merkataritza elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedatutakoarekin bat, AVIFESek behar bezala identifikatu gabe merkataritza komunikazioak ez bidaltzeko konpromisoa hartzen du.

 

PRIBATUTASUN POLITIKAREN INDARRALDIA ETA ALDAKETA

AVIFESek zehaztutako Pribatutasun Politika web orrian argitaratzen den unetik dago indarrean. AVIFESek pribatutasun politika aldatzeko ahalmena du eta erabiltzaileari jakinarazi beharko dio.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia en esta web! Así podremos mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias mediante el análisis de tus hábitos de navegación. Si sigues navegando por esta web, consientes y aceptas estas cookies en tu ordenador, móvil o tablet. política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies