Tutoretzapeko etxebizitzak

Egoiliarrari ostatua izateko aukera normalizatua eskaintzen dion zerbitzua da; horrez gain, laguntza pertsonala eta soziala ere ematen dizkio. Helburua da gaixotasun mentala duten norbanakoen autonomia pertsonala eta soziala bultzatzea erkidegoaren barruan, eguneroko bizitzarako gaitasunak eskuratuz areagotuz eta iraunaraziz, baita beste dimentsio batzuetarako gaitasunak ere: aisiarako, lanerako, harreman pertsonaletarako, eta abarretarako.

 

Zerbitzu hori Bizitza autonomorako laguntza-ibilbidea izenarekin ezagutzen ditugun dispositiboetako bat da. Gauzak horrela, egoiliarrarenganako akonpainamendu-prozesua honela egiten da: erabakiak hartzeko, kontrolatzeko, eta beroriei aurre egiteko gaitasunen garapena sustatzen da, nola bizi behar duen jakin dezan; horren azken helburua da erkidegoan ahalik eta modu independenteenean bizi dadila, behar dituen laguntzak eskura izanda.

 

Etxebizitza-zerbitzu horretan, bizitza autonomoa izateko aukera eta erabiltzailearen borondatea oinarrizko gakoak dira arrakasta izateko. Tutoretzapeko etxebizitza bateko barne-antolaketa bizimodu eta bizikidetza normalizatu batean egon daitekeen antzekoena da; horrenbestez, etxebizitzan bizi diren pertsona guztiek era aktiboan parte hartzen dute, behar duten laguntza zenbaterainokoa den kontuan izan gabe. Hori lortzeko, aintzat hartzen ditugu etxebizitzan elkarrekin bizi diren norbanakoen bai ezaugarri pertsonalak, bai eguneroko bizitzarako oinarrizko gaitasunak, eta beharrezkoa den intentsitate-mailara doitzen ditugu laguntzak.

 

Gure esku-hartze guztia honako eredu honetan dago kotatuta: Bizi-kalitatea eta arreta erkidegoaren barruan; eta Plangintza Pertsonalizatu batetik (Gida-plana) abiatuta, erabiltzailea da protagonista nagusia erabakiak hartzeko garaian lehendabiziko egunetik, baita bere bizi-proiektu propioa planifikatzeko orduan ere. Batez ere baliabide komunitarioak erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu.

 

Jaitsi ezazu gure triptikoa

 

JARDUERAK

  • Bizitza autonomorako gaitasuna garatzeko eta gauzatzeko bideratutakoak:
  • Etxeko bizitzarako jarduerak: erosketak, menuak egitea, garbiketa, konponketak, etxetresna elektrikoak erabiltzea, etab.
  • Bakarkako helburuak lortzeko laguntza-jarduerak: garapen pertsonala, osasuna zaintzea, eta gizartean eta erkidegoan moldatzen jakitea.
  • Taldekako jarduerak: bizikidetza egokia, pertsona arteko harremanak, etab.
  • Aisialdirako jarduerak: urtebetetzeak, elkarrekin egindako irtenaldiak, Gabonak, etab.

Aipatutakoez gain, Aparteko Programak ere egiten dira: besteak beste, Aste Santuko oporretako programa edota udako oporretakoa.

LAGUNTZARAKO BESTE ZENBAIT ZERBITZU

Laguntza psikologikoko programa: bakarkako eta taldekako orientabidea eta arreta psikologikoa, zerbitzu hori erabiltzen dutenentzat.

Informazio- eta orientabide-zerbitzua: erabiltzaileak eta haien senideak zerbitzu honetara hurbiltzera animatzen ditugu, aurretiaz hitzordua hartuta, erakundearen egoitza sozialean, beste zerbitzu edo programa batzuk eskatzeko, pentsioei buruzko kontuak galdetzeko, etab.

Aisialdirako programak: asteburuko irtenaldiak eta oporraldiak: zerbitzu horren erabiltzaileek aisialdirako irtenaldi horietan parte har dezakete, baldin eta txango bakoitzaren berariazko baremazio-irizpideak betetzen badituzte.

Eguneko egoitzako zerbitzua: tutoretzapeko etxebizitzen zerbitzuko egoiliarrek egitekoren bat izan behar dute egunean zehar (babestutako lana edo lan arrunta, lanerako ikastegia, eguneko egoitza, eguneko ospitalea). Etxebizitzara sartzerakoan izango ez balu, eguneko egoitzara sartuko litzateke, plaza esleitu ostean.

SARBIDEA

Jarri gure bulegoarekin harremanetan eta eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin: telefono bidez (94 445 62 56) edota mezu elektroniko bat bidalita ([email protected]).

 

Jarraian, orientabide gisa, betebeharreko baldintza batzuk jasotzen ditugu:

 

  • Gaixotasun mental larria diagnostikatuta duten pertsonak izatea, 18 eta 60 urte bitartekoak.
  • Gutxieneko autonomia pertsonala eta soziala edukitzea, eguneko 24 orduetan zehar etengabeko arreta behar izan gabe.
  • Tratamendu psikiatrikopean egotea eta Osasun Mentaleko Zentrotik jarraipena egitea.
  • Osasun Mentaleko Zentroaren edota erreferentziazko Unitate Psikiatrikoaren aldeko txostena izatea.
  • Portaera oldarkorreko eredu larririk ez agertzea.
  • Sartzeko unean, substantzien abusuen eraginez aktibo dagoen nahasmendurik ez agertzea: hau da, ez egotea egungo egoera klinikoa azalduko lukeen patologia organikorik edota toxikoen kontsumo esanguratsurik.

NORI ZUZENDUTA

Bilakaera kronikoko gaixotasun mental larria duten pertsonei dago zuzenduta. 18 urtetik gorakoak izan behar dute, eta nahitaezkoak diren baldintzak bete behar dituzte

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia en esta web! Así podremos mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias mediante el análisis de tus hábitos de navegación. Si sigues navegando por esta web, consientes y aceptas estas cookies en tu ordenador, móvil o tablet. política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies