Irailaren 28an eta 29an, AVIFES kide duen Pazienteen Erakundeen Plataformak (POP) antolatutako “Pazienteen Erakundeen VII. Kongresuan” izan ginen Madrilen.
“Europako osasunaren eraikuntzan protagonistak” lelopean, Kongresuaren helburua honako hau izan zen: arreta soziosanitarioa hobetzeko elkarrizketa- eta eztabaida-espazioak sortzea, pazienteen ikuspegitik konponbideak proposatzea eta pazienteen erakundeen topaketa, sinergiak eta prestakuntza erraztea.
Oso kongresu aberasgarria izan zen, eta askotariko gaiak jorratu ziren: pandemiaren ondorengo Espainiako kronikotasuna, Europako legedi berriaren gakoak, berrikuntza terapeutikoa, minbiziaren sustapena eta prebentzioa, osasun publikoa lehentasun global gisa, etab.

