Aurten ere, AVIFESek eskerrak eman nahi dizkio Spirit Gran Bilbao hotelari gure erakundearekin duen babesagatik eta konpromisoagatik, gure gizarte lanarekin duen inplikazioa indartzen duen dohaintza berri baten bidez.
Ekarpen hori laguntza materiala baino askoz gehiago da. Egunero laguntzen diegun pertsona eta familiekiko konfiantza, sentsibilitate eta hurbiltasun keinu bat da.
Espero dugu urte askoan bide hori partekatzen jarraitu ahal izatea, borondateak batuz eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien bizitza hobetuko duten aukerak sortuz.
Eskerrik asko, Spirit Gran Bilbao hotela, zuen laguntzagatik eta gure ondoan ibiltzeagatik. Eskerrik asko, halaber, konpromiso partekatu hori posible egiten duzuen erakunde eta partner solidario guztiei.

