Noticias-Portada

Joan den urriaren 4an, ‘La Voz del Paciente’ abesbatzak, beste abesbatza batzuekin eta Nena Devento abeslariaren lankidetza bereziarekin batera, ahotsak elkartu zituen Madrilgo Auditorio Nazionalean, depresioa kontzientziatu eta ikusarazteko kontzertu batean.

Janssen Pharmaceutical Companies of Johnson & Johnson, Singerhood eta ANAED Fundazioak sustatu zuten ekimena, “1.000 ahots depresioaren alde kantatuz” izenburupean, eta bertaratutakoei musika klasikoak, larogeiko hamarkadakoak eta egungoak eskaini zizkieten.

“La Voz del Paciente” abesbatza pazienteek, osasun mentaleko profesionalek, boluntarioek, familiakoek eta lagunek eta Jansseneko langileek osatzen dute, musikaren bidez depresioa edo eskizofrenia bezalako gaixotasun mentalen inguruan dagoen estigmari eta bakardadeari aurre egiteko helburuarekin.

Avifesek ezin zuen huts egin hain ekitaldi seinalatuan, eta Madrilera joan zen gure gerentea eta Zuzendaritza Taldearen zati bat, Ondoan Fundazioko gerentearekin batera, ekimen horri laguntzeko eta emozioz eta aldarrikapenez betetako kontzertuaz gozatzeko.