Spirit Hotel Gran Bilbaok osasun mentalarekin duen konpromisoa berretsi du, AVIFESi txeke solidarioa emanez, ‘Partner Solidarioa’ ekimenaren bidez 2024an bildutako diru-kopuruari dagokiona.
Ekitaldia otsailaren 11n izan zen, hoteleko instalazioetan. Bertan, Jorge Á zuzendariak ekarpena eman zion AVIFESi, eta ekarpen berezia egin zitzaien hoteleko azken lau ‘Partner Solidarioei’: Acambi, La Cuadri del Hospi, Aspanovas eta Alcer Bizkairi, hainbat arrazoi sozialen aldeko laguntza indartuz.

Urtean zehar, Spirit Hotel Gran Bilbaok hainbat ekintza solidario egin ditu osasun mentalaren aldeko dirua biltzeko, besteak beste, bere instalazioetan ongintzako itsulapikoak jartzea, brunch solidario bat egitea, Hotel Innovación ekitaldirako sarrerak eskuratzean dohaintzak egiteko aukera eta bere ostatu-hartzaileen inplikazioa. Bezeroek erreserba-prozesuan lagundu ahal izan zuten, edo beren borondatez uko egin zioten gela garbitzeko zerbitzuari, aurrezkia dohaintza gisa AVIFESi bideratuz.
Bildutako zenbateko osoa AVIFESen proiektuetara bideratuko da, eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzeko egiten duten lana indartuz. Dohaintza horri esker, Spirit Hotel Gran Bilbaok, beste behin ere, komunitatearekin eta gure gizartean gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den kausa sozialarekin duen konpromisoa erakusten du.
AVIFESetik, gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu Spirit Hotel Gran Bilbaori eta ekarpen hori posible egin duten pertsona guztiei. Eskerrik asko osasun mentala guztiontzat lehentasuna izango duen etorkizuna eraikitzen jarraitzeagatik!!







