Noticias-Portada

AVIFESen, igande honetan, ekainak 8, Leioako Hirugarren Sektore Sozialaren azokan parte hartzeko aukera izan genuen, José Ramón Aketxe plazan “Komunitatea ereiten” lelopean 17 erakunde sozial bildu zituen topaketan.

Ekimena hirugarren sektoreak gizarte bidezkoago eta inklusiboago baten sorreran duen papera ikusarazteko antolatu zen, eta parte hartzen duten erakundeen lana gertutik ezagutzeko aukera eskaini zien herritarrei. AVIFESetik informazio-stand bat jarri genuen, eta, bertatik, osasun mentalaren arloko gure zerbitzuen berri eman genuen, baita boluntarioek programa eta zerbitzuetan parte har zezaten sustatu ere.

Topaketa honetan parte hartzeak Leioako eta inguruetako biztanleen artean harremanak estutzeko eta gure zerbitzuak ezagutarazteko aukera eman digu, baita sentsibilizazioarekin eta gaixotasun mentala duten pertsonak gizartean sartzearekin dugun konpromisoa indartzeko ere.